Ongi etorri gure laguntza-orrira!
Hemen aurkituko duzu bigarren eskuko produktuen salerosketako gure webgunea modu eraginkor eta seguruan erabiltzeko informazio garrantzitsua.
Nola sartu web-era?
Gure plataforman erregistratzea edo sartzea oso erraza da. Urrats hauek besterik ez dituzu eman behar:
1. Egin klik “Sartu” botoian, orri nagusian.
2. Bete ezazu erregistro-formularioa zure informazio pertsonalarekin eta harremanetarako informazioarekin.
3. Hautatu erabiltzaile-izena eta pasahitz segurua.
4. Berretsi zure kontua bidaliko dizugun posta elektronikoaren bidez. Zure kontua egiaztatu ondoren, salerosketako web-orrian saioa has dezakezu zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin.
Kito! Bigarren eskuko produktuak erosten, saltzen eta berrerabiltzen has zaitezke gure plataforman.
Nola argitaratu iragarki bat?
Zure erabiltzaile-profila sortu ondoren, hasi saioa zure kontuan, bilatu “Iragarki bat gehitu” aukera hasierako orrian edo nabigazio-menuan.
Osatu iragarkiak argitaratzeko formularioa informazio garrantzitsu guztiarekin: kategoria, titulua, deskribapena, transakzio mota, prezioa eta argazkiak.
Begiratu eta berretsi baldintzak iragarkia argitaratu aurretik.
Iragarkiak ez dira berehala argitaratzen. Web honetan argitaratzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko berrikusten dira.
Argitaratzen denean, berresteko mezu elektroniko bat bidaliko zaizu.
Iragarkia 30 egunez egongo da ikusgai.
Nola jarri harremanetan saltzaile batekin?
Lehenik eta behin, saioa hasi beharko duzu zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin
Saioa hasi ondoren, egin klik interesatzen zaizun iragarkian, xehetasun gehiago ikusteko eta iragarkiari eta saltzaileari buruzko informazioa lortzeko.
Bilatu “Iragarkiari erantzun” aukera, idatzi nahi duzun mezua eta egin klik “Mezua bidali” botoian.
Mezua bidalitakoan, zure mezua bidali dela dioen berrespena jaso behar duzu. Orain, saltzailearen erantzunaren zain egon behar duzu. Saltzaileak erantzuten dizunean, mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta, zure erabiltzaile-profilera sartuta, mezua ikusi eta erantzun ahal izango duzu.
Non ikus ditzaket jasotzen ditudan mezuak?
Jaso dituzun mezuak ikusteko, saioa hasi behar duzu zure erabiltzaile-izenarekin edo posta elektronikoarekin eta pasahitzarekin, “Sartu” botoian klik eginez.
Sartu zure erabiltzaile-kontuan. Saioa hasi ondoren, profilaren ikonoan klik eginez, menu bat aterako zaizu aukera hauekin: Iragarkiak, mezuak, Doikuntzak eta deskonektatu.
Berrikusi zure mezuak: egin klik “Mezuak” aukeran. “Mezuak” atalean, iragarkietan interesatuengandik jaso dituzun mezu guztiak ikusi ahal izango dituzu. Egin klik mezu bakoitzean, edukia irakurtzeko eta, nahi baduzu, erantzuteko.
Jaso dituzun mezuei erantzuteko, egin klik erantzun nahi duzun mezuan, eta idatzi erantzuna dagokion testu-eremuan. Ondoren, egin klik “Bidali” botoian, erantzuna interesdunari bidaltzeko.
Nola alda ditzaket nire profila eta pasahitza?
Zure profila aldatzeko, saioa hasi behar duzu zure erabiltzaile-izenarekin edo posta elektronikoarekin eta pasahitzarekin, “Sartu” botoian klik eginez.
Saioa hasi ondoren, sartu zure erabiltzaile-kontuan. Bilatu “Nire profila” ikonoa orri nagusiko menuan.
Egin klik erabiltzailearen ikonoan eta bilatu “Doikuntzak” aukera.
Profilaren konfigurazioaren barruan, nahi duzun edozein informazio alda dezakezu, hala nola zure izena, zure profil-argazkia, zure deskribapen pertsonala, etab. Egin klik aldatu nahi duzun eremu bakoitzean, eta idatzi informazio eguneratua. Gorde aldaketak orriaren amaieran, “Gorde aldaketak” botoian klik eginez.
Aldaketak gorde ondoren, berrikusi zure profil eguneratua, informazio guztia zuzena dela eta nahi duzun bezala ikusten dela ziurtatzeko. Beharrezkoa bada, doikuntzak berriro egin ditzakezu, zure profilarekin erabat gustura egon arte.
Nola alda dezaket iragarki bat?
Web-eko iragarki bat aldatzeko, saioa hasi behar duzu zure erabiltzaile-izenarekin edo posta elektronikoarekin eta pasahitzarekin, “Sartu” botoian klik eginez.
Saioa hasi ondoren, sartu zure erabiltzaile-kontuan. Bilatu “Nire profila” ikonoa orri nagusiko menuan eta sartu “Iragarkiak” aukeran
Orrialdean, hautatu aldatu nahi duzun iragarkia.
Egin beharrezko aldaketak eta berretsi, “Gorde aldaketak” botoian klik eginez.
Transakzio bat osatu dut nire produktuekin. Nola kentzen ditut webgunetik?
Web-eko iragarki bati baja emateko, saioa hasi behar duzu zure erabiltzaile-izenarekin edo posta elektronikoarekin eta pasahitzarekin, “Sartu” botoian klik eginez.
Saioa hasi ondoren, sartu zure erabiltzaile-kontuan. Bilatu “Nire profila” ikonoa orri nagusiko menuan eta sartu “Iragarkiak” aukeran
Orrian, hautatu baja eman edo aldatu nahi duzun iragarkia. Eskuinaldean bi aukera daude:
- Ezabatu: iragarkia desagertu egiten da webgunetik.
- Ezkutatu: iragarkiak webean jarraitzen du, baina ez da ikusten beste erabiltzaileentzat.
Nola eman baja edo ezabatu nire kontua?
Zure profila aldatzeko, saioa hasi behar duzu zure erabiltzaile-izenarekin edo posta elektronikoarekin eta pasahitzarekin, “Sartu” botoian klik eginez.
Saioa hasi ondoren, sartu zure erabiltzaile-kontuan. Bilatu “Nire profila” ikonoa orri nagusiko menuan.
Egin klik erabiltzailearen ikonoan eta bilatu “Konfigurazioa” aukera. Beheko eskuineko aldean, “Ezabatu kontua” botoia aurkituko duzu.
Egin klik aukera honetan, eta jarraitu ezabatze-prozesua osatzeko jarraibideei.
Zure kontua ezabatzeko prozesua amaitu ondoren, baliteke ezabatzea berresteko eskatzea. Jarraitu pantailako jarraibideei zure kontua ezabatu dela baieztatzeko. Kontuan izan zure kontua ezabatutakoan ezingo duzula berreskuratu eta horri lotutako datu guztiak galduko dituzula.
Nola salatu argitalpen bat
Argitalpen bat aurkitzen baduzu erabilera baldintzak urratzen dituena edo desegokia dela uste baduzu edo faltsua edo lapurtua dela susmatzen baduzu, salatu egin dezakezu, laguntza taldeak azter dezan. Argitalpen bat salatzeko jarraitu beharreko urratsak
1. Sartu iragarki susmagarrian
2. Sakatu “jakinarazi iragarkia” ikonoa.
3. Testu koadroan, azaldu labur-labur zer iruditzen zaizun susmagarria, eta egin klik “jakinarazi iragarkia” botoian.
4. Iragarkiaren berri eman dela adierazten duen mezua agertuko da.
Behar den informazio guztia eman eta salaketa bidali ondoren, laguntza taldeak salaketa aztertuko du eta arazoari aurre egiteko behar diren neurriak hartuko ditu.
Plataformak behar bezala funtzionatzen laguntzen du zure laguntzak. Beraz, iragarki susmagarriren bat detektatzen baduzu, ez izan zalantzarik eta jakinarazi. Gure taldeak kasu bakoitza baloratuko du eta horren arabera jokatuko dugu.
